Osagaiak
Errezeta
Kazola zabal batean erantsiko dugu oliba olioa, gatza, baratxuriak eta tipulak, su ertainean. 20 bat minutuan edukiko dugu guztia gozatzen, kolore pixka bat hartu eta xamur gelditu arte. Txipiroi puskak eta ardo zuria gaineratu, gatz pixar bat gehiago eman eta ongi maneatuko dugu ondoren guztia, kazola tapaturik, 45 bat minutuan.
Olio ugaritan frijituko ditugu patatak, zurituak eta cm bateko lodieran moztuak, kanpotik kolorea hartu arren, barrutik tinko iraun dezaten. Txipiroien kazolan irauliko ditugu ondoren. Beste 20 bat minutu eta ongi eginak egongo dira. Gatz pittin bat gehiago eman eta perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazolak ez du saldatsuegi behar, patatak eta txipiroiak oso mamitsu ageriko dira eta haien saltsa lodia bezain urria izango da.
Errezeta hau txipiroi begihandiekin edo potekin bidera daiteke. Potekin eginez gero, jakin dezagun Galizian "choupas" deitzen diotela jaki honi, izen hori baitu han pota txikiak.