TXITXIRIO EGOSIAK

Osagaiak

  • Gutxienez 12 orduz beratzen edukitako txitxirioak, kilo erdia
  • Tomate txiki bat, garbia
  • Porru txiki bat, garbia
  • Azenario bat, zurituta
  • Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda
  • Zorratada bat oliba olio
  • 2 baratxuri ale, zurituak eta osorik
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kazola zabal batean tipula txikitua, olioa eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Su motelean frijitu dadila tipula, 10 bat minutuz, baina ez dadila gorritu. Orduan txitxirioak gehitu, baita beratzen egondako ur pixka bat ere, eta iturriko urarekin osatu. Ur asko egon dadila. Porrua, tomatea, azenarioa eta baratxuriak jarriko ditugu. Gatz pixka bat ere bai. Su motelean utzi egosten, 90 bat minutuan, borborrean etenik gabe. Bi aldiz-edo izotz koxkor bat botatzea badago, egostea mozteko. Ordu eta erdia pasata egosten, barazkiak atera, zuku pixka batekin, eta irabiagailu baten basoan irabiatu. Horrekin maneatuko ditugu gainerako txitxirio egosiak. Gatzik behar ote duen dastatu eta zerbitzatu.

Txerri haragiaz hornitu nahi badugu plater hau, uretan, aparte, txorizoa, txerri saiheskiak, odolkia edo urdaia egosi, puskatan. Eta gero txitxirioekin nahasita zerbitzatu, edo, nahi izanez gero, aparte platertxo batean, lagungarri moduan. A zer festa!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?