Osagaiak
Errezeta
Gopor batean txitxirioak txerri buruarekin nahasi, eta arrautza egosiak, perrexila eta ozpin-pepinoak gehitu. Katilu batean gatza eta piperbeltza ozpinarekin nahasiko ditugu, eta oliba olioa gehituko diogu, pixkana, hari finean. Sardexkarekin jo. Maionesa ere erantsiko diogu. Ateratzen den saltsa txitxirioei bota eta ongi nahasiko dugu dena. Denbora-tarte batean hoztu daitezela, jan baino lehenago.