
- 1 baso oliba-olio
- 2 azenario
- 2 apio arrama
- 1 tipula handi
- 3 erramu hosto
- 3/4 kg haragi txikitu (txerrikia eta aratxea/txahala)
- 1 baso ardo beltz
- 2 tomate lata handi (2 x 800 g)
- 1/2 l ur
- gatza eta piperbeltza
- Barazki guztiak txikitu eta oliotan salteatu, erramu hostoekin batera.
- Haragia gehitu eta etengabe nahastu, haragia egin arte (kolorez aldatu arte); orduan, gehitu ardoa eta tomatea. Ardo zuria ere erabil daiteke; guk zuriarekin egin ohi dugu.
- Gehitu ura, eta gatza eta piperbeltza eman.
- Su txikian eduki 2 orduz-edo, eta aldian-aldian eragin. Saltsa loditu eginen da eta asko urrituko da. Egindakoan, behar badu, gatz eta piperbeltz gehiago eman.
- Gogoratu: ez du behar ez oreganorik, ez erromerorik, ez ezkairik, ez albakarik.
Oharrak: osagai hauekin saltsa asko egiten da, 10 bat lagunek ederki bazkaltzeko adina. Aukera ona da behin egin eta beste baterako/batzuetarako izoztea. Oso saltsa goxoa da.