Oraindik goiz da agian, baina egun gutxi barru hasiko da zainzurien garaia, datorren astean ziur aski eguraldiak horrela jarraitzen badu, eta zeozer berotzen hasten badu. Hori dela eta, eta neguan jarraitzen dugunez, aste honetan zainzuri zopa proposatzen dizuegu garaikoa atalean. Errezeta erraza da, eta dena ondo ateraz gero, emaitza paregabea.
Zopa zaleak ez bazarete zainzuriak prestatzeko beste zazpi errezeta aurkituko duzue errezategian: zainzuriak bere horretan, arrautzopila, salteatuak, arrautza irakinekin, ilar freskoekin, saltsan eta tenpuran.
Euskal Herrian ekoizten badira ere, gurean gehienetan latakoak kontsumitzen dira, baina freskoak oraindik gustu gehiago daukate. Alemanian eta Holandan adibidez oso zaleak dira, eta merkatu osoak izaten dira zainzuriei zuzenduta. Hori bai oso barazki berezia da lurretik atera eta, egun pare bat gehienez kontserbatzen ahal delako. Barazki horri buruz gehiago jakin nahi baduzue, hala hemen bere garaian Berrian argitaratu zuten erreportajea. Zainzuriak ez du iganderik .