errezeta berri bat sartzera nindoala, osagaiak sartzeko atala ez zait agertzen errezeta idaztekoa bakarrik, lehen bazegoen ezta? erantzunaren zai egongo naiz errezeta berria sartu aurretik
Aupa Aitziber,
Lehenago sarrera eta testua bereizteko kaxa zeuden, baina denak batera jartzea erabaki dugu. Agian zuk aipatu bezala osagaiak eta egitekoen kaxa egin behar genituzke, baina momentuz denok batera jarri dezakezu kaxa bakarrean. Ea datotzen hilabeteetan sistema hobetzen dugu. Anartean idatzi errezeta dena bat eta guk moldatuko dugu. Aupa!!!
Aupa, egun on.
Iduriz ez duzu izena eman. Nire zerrendan behintzat ez zara agertzen. Goazen egin behar duzuna pausoka egitera
1. Eskubiko zutabe horretan, erabiltzailea, pasahitza eta hasi saioa agertzen den horretan, laugarren aukera bat daukazu, izena eman. Hori sakatu.
2. Eskatzen zaizkizun zehaztasunak bete E-posta, erabiltzailea, pasahitza eta pasahitza berriz
3. erregistratu sakatu
4. Mezu bat agertu behar zaizu konfirmatzen dizuna ongi erregistratu zarela
*hori behin bakarrik egin behar duzu, hortik aurrera zuzenean sartu zaitezke, orain arte saiatu zaren bezala
Orain saioa hasteko, eta argazkiak igo ahal izateko,
5. bueltatu behar zara Plazer Baduzuko lehen orrira, eta eskubiko zutabe horretan
zure erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi.
6. Hasi saioa sakatu
7. Hiru aukera agertuko zaizkizu eskubiko zutabean beti ere: idatzi errezeta, argazkia igo eta erabiltzaile editatu.
8. Argakia igo sakatu, eta argazkiak igotzeko formularioa agertu zaizu
9. Argazkiaren errezetaren izena idatzi, zure ordenagailutik argazkia igo, argazkiaren egilea zein den zehaztu, eta zuk nahi duzun lizentzia aukeratu. Lizentzi kontu hori ez baduzu ezagutzen, guk erabiltzen dugun lizentziarekin joango da, alegia edozeinek erabili dezakeela zure argazkia, baina nork egin duen aipatuz eta diru etekinik atera gabe. Beste lizentzia bat jarri nahi baduzu, berdin berdin egin dezakezu.
10. Bidali sakatu eta kitto. Egina dago
Ea oraingoan lortzen dugun. Ez baduzu lortzen, esaidazu zer pausotan gelditzen zaren. Milesker zure pazientziagatik
“Birrindu” hitza jorratu duzue atzoko edizioan. Hona Elikadura Hiztegian jaso ahal izan dudana.
“Birringailua
Elikagai solidoak birrindu, xehatu, txikitu edo triskatzeko balio duen lanabes honek kirten bat edo helduleku bi ditu eta, horiei loturik, txulotxoz josirik dagoen altzairu edo zeramikazko xafla bat, arotzak darabilen arrasparen antzekoa. Xehatu nahi den elikagaia xafla horren azalera izurtsu edo zimurtsuaren kontra igurtziz, beste aldetik hondar xerratu edo birrinduak irteten dira. Berariazko birringailuak badiren arren (boilurrak, intxaur muskatua, parmatarra, ogi zaharra… txikitzekoak), etxekoak, eskuz baliatzekoak, bi tamainatakoak ohi dira: arrunta (azenarioa, gazta, arbia, txokolatea, gazta, patata, pepinoa, erremolatxa birrintzekoa), eta txikia (azal eta fruitu lehorrak, espeziak, etab. ñimiñoki arrailtzekoa).
Birringailu elektrikoa
sin: turmixa; es: batidora eléctrica; fr: fouet électrique, mixeur; en: mixer. Hagatxoaren muturrean helizea daukan sukaldeko tresna txikitzaile honek eragiketa bat baino gehiago (likidoetan solidoak xehatu, likido desberdinak nahasi eta emultsionatu, harrotu…) egin ditzake, mekanismoak abiadura handian diharduela: saltsa, krema eta ahiak berehala burutzen ditu. Aparatu batzuek, helizeaz gainera, malats moduko bat edo bi eransteko aukera ematen dute: horri esker, nahasketak zehazkiago lortzen dira, osagaiak txikitu edo hondatu gabe.
Birrineztatzea
sin: pla-pla egitea, irineztatzea, arrautzaztatzea; es: empanar, rebozar; fr: paner; en: to coat, to dip in beaten egg. Eskuarki, frijituko (inoiz, labean erreko) den jakia deshidrata ez dadin (eta, horren ondorioz, lehor eta geza ager ez dadin), gantz bero-beroan gogortu eta iragazkaitz bihurtuko den geruza batean biltzea. Geruza hori osatuko dute irinak edo ogi birrinduak bakarrik, bietako batek eta arrautza irabiatuak edo irin, arrautza eta ogi birrinduak, ordena honetan.
Nahaste hauetan arrautzak aglutinatzaile rola betetzen du. Zapore-usainen zerrenda luzatzeko, ogiari eransten zaizkio usain belarrak (perrexil, oregano, albahaka), fruitu lehor xehatuak (amanda, hur, intxaurrak) edo espeziak (zilantro, baratxuri, piperbeltza), irinak aldatzen dira (gari, barbantzu, tenpura), etab.
Kitto. Konponduta. Ba ez dakit zer gertatu den. Zure argazkia kendu eta berriro jarri besterik ez dut egin eta funtzionatzen du. Programatzailearekin begiratuko dugu. Milesker errezetagatik eta abisuagatik
‘plazer baduzu’ atalean honen berri emateko asmoa nuen baina ez dut errezetak edota argazkiak igotzeko aukera besterik ikusi. Honenbestez hementxe bidaltzen dizuet nire blogaren berri, non han hemenka egindako otorduen beri jasotzen baitudan: http://bazkaltiarra.wordpress.com
Kaixo,
errezeta berri bat sartzera nindoala, osagaiak sartzeko atala ez zait agertzen errezeta idaztekoa bakarrik, lehen bazegoen ezta? erantzunaren zai egongo naiz errezeta berria sartu aurretik
Aupa Aitziber,
Lehenago sarrera eta testua bereizteko kaxa zeuden, baina denak batera jartzea erabaki dugu. Agian zuk aipatu bezala osagaiak eta egitekoen kaxa egin behar genituzke, baina momentuz denok batera jarri dezakezu kaxa bakarrean. Ea datotzen hilabeteetan sistema hobetzen dugu. Anartean idatzi errezeta dena bat eta guk moldatuko dugu. Aupa!!!
kaixo, orindik ez dut lortu argazkiarik ipintzea, ez naiz aklaratzen nola egin behar dudan.
Eskerrikasko
Errose
kaixo, ez dut lortzen.
Ipinitzen dut erabiltzilean eta pasahitzan, gero ematen diot saioa hasi eta ez da ezer gertatzen.
Eskerrikasko
Errose
Aupa, egun on.
Iduriz ez duzu izena eman. Nire zerrendan behintzat ez zara agertzen. Goazen egin behar duzuna pausoka egitera
1. Eskubiko zutabe horretan, erabiltzailea, pasahitza eta hasi saioa agertzen den horretan, laugarren aukera bat daukazu, izena eman. Hori sakatu.
2. Eskatzen zaizkizun zehaztasunak bete E-posta, erabiltzailea, pasahitza eta pasahitza berriz
3. erregistratu sakatu
4. Mezu bat agertu behar zaizu konfirmatzen dizuna ongi erregistratu zarela
*hori behin bakarrik egin behar duzu, hortik aurrera zuzenean sartu zaitezke, orain arte saiatu zaren bezala
Orain saioa hasteko, eta argazkiak igo ahal izateko,
5. bueltatu behar zara Plazer Baduzuko lehen orrira, eta eskubiko zutabe horretan
zure erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi.
6. Hasi saioa sakatu
7. Hiru aukera agertuko zaizkizu eskubiko zutabean beti ere: idatzi errezeta, argazkia igo eta erabiltzaile editatu.
8. Argakia igo sakatu, eta argazkiak igotzeko formularioa agertu zaizu
9. Argazkiaren errezetaren izena idatzi, zure ordenagailutik argazkia igo, argazkiaren egilea zein den zehaztu, eta zuk nahi duzun lizentzia aukeratu. Lizentzi kontu hori ez baduzu ezagutzen, guk erabiltzen dugun lizentziarekin joango da, alegia edozeinek erabili dezakeela zure argazkia, baina nork egin duen aipatuz eta diru etekinik atera gabe. Beste lizentzia bat jarri nahi baduzu, berdin berdin egin dezakezu.
10. Bidali sakatu eta kitto. Egina dago
Ea oraingoan lortzen dugun. Ez baduzu lortzen, esaidazu zer pausotan gelditzen zaren. Milesker zure pazientziagatik
Mila esker, azkenik lortu nuen
Errose
“Birrindu” hitza jorratu duzue atzoko edizioan. Hona Elikadura Hiztegian jaso ahal izan dudana.
“Birringailua
Elikagai solidoak birrindu, xehatu, txikitu edo triskatzeko balio duen lanabes honek kirten bat edo helduleku bi ditu eta, horiei loturik, txulotxoz josirik dagoen altzairu edo zeramikazko xafla bat, arotzak darabilen arrasparen antzekoa. Xehatu nahi den elikagaia xafla horren azalera izurtsu edo zimurtsuaren kontra igurtziz, beste aldetik hondar xerratu edo birrinduak irteten dira. Berariazko birringailuak badiren arren (boilurrak, intxaur muskatua, parmatarra, ogi zaharra… txikitzekoak), etxekoak, eskuz baliatzekoak, bi tamainatakoak ohi dira: arrunta (azenarioa, gazta, arbia, txokolatea, gazta, patata, pepinoa, erremolatxa birrintzekoa), eta txikia (azal eta fruitu lehorrak, espeziak, etab. ñimiñoki arrailtzekoa).
Birringailu elektrikoa
sin: turmixa; es: batidora eléctrica; fr: fouet électrique, mixeur; en: mixer. Hagatxoaren muturrean helizea daukan sukaldeko tresna txikitzaile honek eragiketa bat baino gehiago (likidoetan solidoak xehatu, likido desberdinak nahasi eta emultsionatu, harrotu…) egin ditzake, mekanismoak abiadura handian diharduela: saltsa, krema eta ahiak berehala burutzen ditu. Aparatu batzuek, helizeaz gainera, malats moduko bat edo bi eransteko aukera ematen dute: horri esker, nahasketak zehazkiago lortzen dira, osagaiak txikitu edo hondatu gabe.
Birrineztatzea
sin: pla-pla egitea, irineztatzea, arrautzaztatzea; es: empanar, rebozar; fr: paner; en: to coat, to dip in beaten egg. Eskuarki, frijituko (inoiz, labean erreko) den jakia deshidrata ez dadin (eta, horren ondorioz, lehor eta geza ager ez dadin), gantz bero-beroan gogortu eta iragazkaitz bihurtuko den geruza batean biltzea. Geruza hori osatuko dute irinak edo ogi birrinduak bakarrik, bietako batek eta arrautza irabiatuak edo irin, arrautza eta ogi birrinduak, ordena honetan.
Nahaste hauetan arrautzak aglutinatzaile rola betetzen du. Zapore-usainen zerrenda luzatzeko, ogiari eransten zaizkio usain belarrak (perrexil, oregano, albahaka), fruitu lehor xehatuak (amanda, hur, intxaurrak) edo espeziak (zilantro, baratxuri, piperbeltza), irinak aldatzen dira (gari, barbantzu, tenpura), etab.
Birrintzea
sin: ehotzea, papurtzea, xehatzea, triskatzea, txikitzea, ahotzea, zehatzea, xehekatzea… es: triturar, rallar; fr: triturer, râper; en: to grind, to grate. Jakia (ogi gogorra, txokolatea, almendra, jela) birringailutik igarotzea, irin edo hauts bihurtzeko.”
Eskerrik asko zuen arretagatik,
E.
errezeta bat jarri dut zuen web-ean, argazkia ere jarri diot t ordenadorean ondo ikusten da, baina tf-an (android) ez da argazkirik agertzen.
esango didazue…
Kitto. Konponduta. Ba ez dakit zer gertatu den. Zure argazkia kendu eta berriro jarri besterik ez dut egin eta funtzionatzen du. Programatzailearekin begiratuko dugu. Milesker errezetagatik eta abisuagatik
Arratsalde on,
‘plazer baduzu’ atalean honen berri emateko asmoa nuen baina ez dut errezetak edota argazkiak igotzeko aukera besterik ikusi. Honenbestez hementxe bidaltzen dizuet nire blogaren berri, non han hemenka egindako otorduen beri jasotzen baitudan:
http://bazkaltiarra.wordpress.com
Aupa,
Zure blogaren berri jarri dugu Ziliportak atalean, hori bai, Kritikatxo batekin. Milesker
brownieari argazkia aldatu nion, baina ez da ikusten, ea zeozer eskerrik duzuen…
brownieari argazkia aldatu nion, baina ez da
ikusten, ea zeozer EGITERIK duzuen.
(orain bai)
kx
lehengo mezu bera da.
argazkia ez dut ikusten, konpondu al dezakezue?
Kitto egina,
Barkatu beranta