Xapo gibela tipularekin

Ikusiz zernolako eguraldia daukagun, eta zernolako eguraldia iragarri duten datozen egunetarako sukaldean goxo-goxo egotea ez da batere plan txarra izango. Gaur, Garaikoan, denboraldi bete-betean daoen arrain baten gibelak prestatzea proposatzen dizuegu. Xapoaren arrantza urtarrilean hasten da, eta uztailean bukatzen, baina prezioen aldetik orain dago bere hoberenean. Gainera soilik Atlantikoko ipar ekialdean aurkitzen den arrain horren zale handiak gara euskaldunak.

Rapea era askotara prestatu daiteke, eta gurean hori egiteko sei errezeta aurkituko dituzue egosia, errea baratxuri-olioarekin, errea txirlekin, irin-arrautzeztatua, saltsa amerikarrean eta saltsa berdean. Haren matrailak saltsa berdean eta patatekin prestatzeko jarraibideak ere badaude gurean. Baina aipatu bezala, xapoaren gibela prestatzea pentsatu dugu gaurkoan, xapoaren gibela tipularekin. Errezeta honek ere ez dauka beste misteriorik, eta ordu bat libre izanez gero, edozeinek egin dezake, baita sukaldari txarrenak ere. Gogoa besterik ez da behar. Esango diguzue! On egin!

ZERBA ORRI-MAMI BETEAK ETA IRIN-ARRAUTZEZTATUAK

Udaberriarekin batera baratzetan ikusten diren lehen barazkiak dira, ospe handikoak gurean, eta ongi prestatuz gero goxo-goxoak gelditzen direnak platerean. Webgunean zerba prestatzeko bost errezetak dauzkagu guk, eta horietariko bat da zerba orri-mami beteak eta irin-arrautzeztatuak, eta aste honetako Garaikoa atalean hura probatzea proposatzen dizuegu.

Lan gehiena, zerbak prestatzean datza, baina behin hori eginez gero, hauek betetzeak eta irin-arrautzeztatzeak ez dauka beste misteriorik. Ziur, atrebitzen bazarete, argazkian bezala aterako zaizkizuela. On egin!

Zigala irin-arrautzeztatuak

Helduak lehenak gara haurrei esateko bazkaldu edo afaltu baino lehen ez dela aleka jan behar, baina zer ondo etortzen diren pintxo eta mokaduak poteatzen ari garen bitartean. Gure pintxo eta ogitartekoen atalean dozenaka ideia aurkituko dituzu horretarako, arruntak, zailagoak, errazak, denetarik.

Guk gaurkoan zigala irin-arrautzeztatuak proposatzen dizkizuegu. Asko egin behar baldin badituzue, pazientzia izan beharko duzue, horien prestatzea erraza den arren, denbora behar delako. Osagaiei dagokionez, zigalak ez beste, etxean ia-ia beti izaten ditugunak dira, arrautza, irina, gatza, baratxuria eta oliba olioa frijitzeko. Gogoa eman badizuegu, animo eta on egin!!!

Enpanadatxoak betiko ogitartekoen ordez

Ematen du bihar eta etzi ere eguraldi paregabea izango dugula eta Aste Sainduko asteburu luzearen atarian izan arren, pena litzateke bi egun hauek ez baliatzea ateralditxo baten egiteko, mendira eta kirol edo kultur ekitaldi batera. Hori kontutan hartuta, betiko ogitartekoak ordezkatzeko enpanadatxoak prestatzea proposatzen dizuegu.

Ez pentsa. Sukaldean denbora pixka bat pasako beharko duzuen arren, ez dute halako lanik, eta haurrek zein bikoteak edo lagunak eskertuko dizue, seguro. Originala izatea da bizitza onen giltzetariko bat, ezta? Guk hala pentsatzen dugu behintzat.

Aste honetan oilasko enpanadatxoa nabarmendu nahi dugu, baina gurean beste zazpi aurkituko dituzue, gozoak zein gaziak, bananarena, behiarena, gaztarena, oiloarena, sagarrarena, txahalarena eta txerriarena. Hemen daukazue, berriz, teknika  enpanadatxoak hain koipetsuak izan ez daitezen.

Une vichyssoise s’il vous plait

Baratzea berriro prestatzen hasi behar duzula eta gelditzen diren porru guztiak lurretik atera behar dituzula, eguraldi ederrarekin baratzeko porruak gora hasi zaizkizula, aitonamonek eta bizilagunak ekartzen dizkizun porruekin dagoeneko zer egin ez dakizula, edo besterik gabe, garai bete betean dagoen barazki bat prestatu nahi duzula, hala hemen aste honetako Garaiakoa: Vichyssoise. Ez beldurtu. Izen horren atzean oso arrunta den plater bat baizik ez dago. Bere denbora behar du prestatzeko, baina oso erraza da, edozeinek egin dezakeena. Esango diguzu…

Vichyssoise, porri eta patata zopa hotza