Albondigak, almondigak,  almandongilak, amandongillak, amondongillak⦠Era askotara deitzen ditugu haragiz egindako bola gozo horiek eta jatetxeetako kartetan ere hamaika eratara idatziak aurki ditzakegu. Baina, zein da jaki hori esateko forma zuzena?
Kategoriaren artxiboak: Eleketa
Gainerrea
Gaztezaleok, haragia, barazkia eta pasta, funtsean, edozein plater prestatzeko gustuko dugun modu bat da. Ez da arinena, baina ukitu berezi bat ematen dio. Beste hainbat kasutan bezalak erdarakadak dira nagusi plater bat prestatzeko mota hori azaltzeko, baina euskaraz ere badago hitzik hori azaltzeko, are gehiago, euskarazko hitzak erdarazkoak baino zuzenagoak direla esan daiteke: gainerrea. Izan daitezke alberjiniak, brokoliak, endibiak edo makarroiak, besteak beste. Gurean horrelako hainbat errezeta aurkituko dituzu.
Hestebete
Beste hitz bat sukaldean.com-en oso egokia eta polita iruditzen zaiguna, baina gutxitan aditzen duguna kalean eta egunerokotasunean. Hestebete, edo hesteetan biltzen den haragia, odolkiak, saltxitxoia eta txorizoa, besteak beste.
Ardi-mihia, neguko uraza
Udaberrian sartuta gaude, baina ardi-mihia garaiko barazkia izaten jarraitzen du. Uda bukaeran landatzen da, eta udazkenetik udaberriraino biltzen. Beraz, udako urazak itxaroten ditugun bitartean aukera oso ona da.
Zuetariko askok ezagutuko duzue zer den, baina agian ez duzue jakingo halako izen ederra duenik gure hizkuntzan.
Ernamuina
Sukaldaritzan ari garenean gehienetan kendu beharreko gauza izaten da, digestiorako zaila izaten delako, baina beste kasu batzuetan berriz, landarean erabiltzen edo jaten dugun zatia da, adibidez zainzurietan. Ernamuina deitzen zaio, hazietan, landarearen sorburu den zatia, alegia. (Harluxet hiztegia)
Adibide bat emanez agian errazago da ulertzea zer den. Baratxuria ahora etor ez dakigun kentzen den zati hori berdexka. Ezagutzen ez baduzue, gure teknika kontu sailean aurkituko duzue hori lortzeko jarraibidea




