Zein jaki prestatu nahi?
(Zerbait ez baduzu ulertzen/aurkitzen, begiratu HIZTEGIAN badaezpada)
Denborarekin, Euskarazko Errezetategi Nagusi bihurtu nahi genuke sukaldean.com. Oraingoz milatik gora errezeta dituzu bertan, baina zeureen zain geratzen gara. Bi bide nagusi dituzu horretarako, lehenengoa gunearen iruzkinetan bertan ematea zeure errezeta, eta bigarrena, helbide honetara igortzea.
Sukaldean.comen ez duzu alferrikako jardunik aurkituko. Ez eta jaki edo osagai arraro edo bitxirik ere, edota sukaldean lan egiteko era aldrebesik. Sen ona erabiltzea dugu lege. Eta sen onarekin batera, gauza onak jateko zaletasuna eta sukaldean gozamenez ibiltzekoa ere bai. Txorakeriarik gabe, jakina. Nolabait esateko, ondorio-sukaldea da guk hemen proposatzen duguna: asko eta erne ibilitakoarena.
Eta orain ez geratu lotsaturik atean. Gustu baduzu, sar zaitez sukalde bertaraino, gutxi dira eta munduan leku hobeak.



Iraila 4, 2011 @ 9:10
[...] baino gehiagori, tomate ugari baitabil egunotan eta askotan zer egin ez dakigula ibili ohi gara. Sukaldean.com atarian argitaratu dugu gaurtxe, tomateari eta zopei eskainitako errezeten artean. Hain iruditzen [...]