ZEURE ERREZETA
sukaldean.com handi dadin, bidali zeure etxeko errezeta bikain hori. Guk egin egingo dugu, eta jan. Eta ona bada, sukaldean.comen argitaratuko.
Ez ahantzi lau gauza: Plateraren izena, osagaiak (ahalik eta zehatzen), egiteko era eta zein herritan jaten den hori. Zure izena edo ezizena ere bai, jakina. Eskerrik asko.


Maiatza 12, 2009 @ 21:40
XOLOMO LIBURUAK
8 xolomo xerra bikoitzak
8 gazta xerra
arraultza bat
ogi raiatua
eguzkilore olio piskat
Harategian xolomoa eskatzean, erditik ebaki bat egiteko eskatu, guztiz moztu gabe. Bi xerra ertz batetatik lotuta gera dadila, liburu baten forma eman diezala eskatuharakinari. Bein liburuak eskuetan, barruan bakoitzari gazta xerra bat sartu. Arraultza jo gatz pittin batekin eta liburuak bertan busti ondoren ogi raiatuaz estali eta zartaira bota frigitu dadin. Hitz batean: enpanatu. Gaztarekin batera, osagai ezberdinak sar daitezke, hirugiarra, urdaiazpikoa, berenjena, piper berdeak⦠Imajinazioa erabili eta ON EGIN!