PATATA ETA TIPULIN ENTSALADA

Osagaiak

  • Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat
  • 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak
  • Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta olioa eta limoi-zukua (lehenago katilu batean nahasiak) sardexka batekin bizi-bizi eraginez gehitzea. Gainetik zerrenda mehetan zatitutako tipulinak banatu, eta buelta batzuk eman ondoren platereratzea. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.

Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?