PATATAK SALTSA BERDEAN

Osagaiak

  • 4 koilarakada oliba olio
  • Tipulin txiki bat, xehatua
  • 4 baratxuri ale
  • Kilo bat patata
  • Ardo zuria, baxoerdi bat
  • Arrain salda edo ura
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta


Kazola zabal eta baxu batean, patatek hondoa ukitu eta elkarren gainka egon ez daitezen, olioa, tipulina, baratxuria eta gatz pittin bat jarriko ditugu. Su eztira hurbildu eta 20ren bat minutuz egiten eduki, pixka bat gorritu arte.

Orduan, patata xerratuak jarri (zurituta eta zentimetro bateko xerratan zatituta, garbitu gabe, beren almidoi naturala gal ez dezaten) eta buelta batzuk eman, eta tarteka ardo zuria gehitu. Ardoa lurruntzen utzi eta arrain salda edo ura bota, bi hazbete pataten gainetik izan arte; ura bota badugu, arrain salda pittin bat gehitu. Gatza eman eta su eztian irakiten eduki 30 minutuz. Patatak xamurtzen direnean eta xerraren bat hautsi dela-eta salda loditzen denean, perrexila parparreatu eta gatz puntua zuzendu.

Egostez bukatu baino lehentxeago xapo matrailen batzuk, bakailao puska batzuk edo merlenka kokotearen bat puskatan gehitzen badiogu, kaxuela hori sudurretik ere jateko modukoa geldituko da.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?