PATATAK URETAN ONGI EGOSTEKO ERA

Osagaiak

  • Zorrotada on bat oliba olio
  • Zorrotada on bat ardo zuri
  • Porru bat
  • Tipulin erdia
  • Hiruzpalau piperbeltz ale
  • Apioa adaxka bat
  • Gatz larria

Errezeta


Era hoberena da beren azalarekin egostea. Garbitu egingo ditugu lehenik, itsatsirik eraman ohi duten lurra edo zikina kentzeko, eta kazola baten hondoan jarriko ditugu. Urez bete eta honako gai hauek erantsiko ditugu: zorrotada on bat oliba olio, zorrotada oparo bat ardo zuri, porru bat, tipulin erdia, ale batzuk piperbeltz, apioa (adaxka bat) eta eskukada bat gatz larri. Patatak egosterakoan, neurri bertsukoak izango dira guztiak, ez ditugu handiak txikiekin nahasiko. Kazola estali eta su eztian utziko dugu egosten guztia. Irakiten hasi orduko neurtuko dugu gatz-puntua, eta gehiago emango dugu, behar izanez gero. Egosten utziko ditugu, labana txiki baten punta erraz ziztatzen dela ikusi arte. 15-20 minutu dira, gutxi gorabehera.

Egosi eta, ura xukatu ondoren, egosi diren kazola berean paratuko ditugu. Tapatu eta hantxe edukiko ditugu hozten, 20 bat minutuan, zuritu aurretik. Hala egiten badugu, begiradaz zurituko dugu patata-azala, eta haren mamia beti bat egongo da, trinko: xerrak egiterakoan, ez dira hautsiko.

Oso garrantzitsua da egoste-prozesua etengabea baina leun-leuna izatea, patatak leher ez daitezen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?