BAKAILAOA PIL-PILEAN

Osagaiak

  • 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
  • Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan
  • 8 baratxuri ale, osorik
  • Kaienako pipermina, mutur bat

Errezeta


Bakailao puskak ongi sartuko diren kazola batean isuriko dugu olioa eta gaineratuko ditugu baratxuri aleak eta pipermina. Su eztian edukiko dugu kazola, baratxuriak potxatzen eta kolorea hartzen hasi direla sumatu arte. Su ezti-eztian, 30 bat minutuan. Atera, xukatu eta gordeko ditugu baratxuriak, olioak kazolan dirauen bitartean. Olioa epel dagoela kazolaratuko ditugu bakailao puskak, azala gora, eta ezti-ezti gozatzen utziko ditugu 8 bat minutuan. Sutatik aterako dugu ondoren kazola.

Ongi xukatu ondoan, arestian erabilitakoaren antzeko kazola batean jarriko dugu bakailaoa, baina olio xorta batez (lehen erabilitako olioa bideratuko dugu berriro). Kazola su eztian jarri eta leunkiro eragingo diogu kazolari, arian-arian arrainaren gelatina olioa loditzen joan dadin. Horitu egingo zaigu saltsa. Hori lortutakoan, olio epela erantsiko dugu aldiro, eta maionesa baten moduan landuko dugu pixkana-pixkana olio-saltsa, pil-pilean betiere. Ongi oratu behar dugu saltsa, baina arras loditu gabe. Aurrez konfitaturiko baratxuriak pusken gainean ipini eta mahairako prest edukiko dugu bakailaoa.



Iruzkinak

Oso ona bakailoa Zegi horrile, GORA ETA

txomin Etxegoikopenienzhearra @ 2016-04-10 11:26:24

Oso ona bakailoa Zegi horrile, GORA ETA

txomin Etxegoikopenienzhearra @ 2016-04-10 11:26:30

Errezeta galanta!

jon @ 2020-12-01 17:00:04

BAKAILAOA PIL-PILEAN | Sukaldean
[url=http://www.gs0g161a6ktfj097ltf368rb3440d1zvs.org/]urnnprpbkoc[/url]
<a href="http://www.gs0g161a6ktfj097ltf368rb3440d1zvs.org/">arnnprpbkoc</a>
rnnprpbkoc http://www.gs0g161a6ktfj097ltf368rb3440d1zvs.org/

rnnprpbkoc @ 2020-12-24 09:19:29

Oso ona geratu da.Nere emaztea bi puzkat jan ditu ETA están dio oso ona dagoela

Iñaki beristain @ 2022-09-26 19:59:03

Oso ona geratu da.Nere emaztea bi puzkat jan ditu ETA están dio oso ona dagoela

Iñaki beristain @ 2022-09-26 19:59:45

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?