ERBI SOLOMO ERREAK ARANEKIN

Osagaiak

  • 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
  • 20 aran pasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak
  • Limoi azal bat
  • Baso erdi txiki bat esnegain urtu
  • Oliba olioa eta gatza
  • Perrexil xehatua
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago.

Padera horretan berean ipiniko ditugu aranak, xukatu eta gero, xorta bat ardo beltz eta limoia azalarekin, eta minutu batzuetan utziko dugu guztia murrizten. Aranak ia lehortu direnean erantsiko dugu esnegain urtua, gatz pixka batez, eta itxura krematsu horretan utziko ditugu aranak. Saldatsu gelditu gabe, Bordele koloreko krema arin batez bustirik ageri behar dute aranek. Salteaturiko haragiarekin batera zerbitzatuko ditugu aran hauek.



Iruzkinak

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?