SAN BLAS OPILA, TERESARENA

Osagaiak

  • Kg 1 irin
  • Kilo erdi azukre
  • 150 g txerri gantz edo koipe
  • 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik)
  • 7-8 tanto anis esentzia
  • Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak egiteko erabiltzen den horietako bat (aukeran, ez da guztiz beharrezkoa).

Errezeta


Zazpi koilarakada azukre eta bi zuringoak ez besteko guztiak nahasi ongi orea lortu arte. Mahai baten gainean, orea zapal zapal egin botila baten laguntzaz edo. Ez ahaztu irin apur bat jartzea mahaiaren gainean, bestela dena kolatuko zaigu eta. Ore horretatik, pala baten tamainako opilak aterako ditugu eta ertzetan koskak egingo dizkiegu edo dauden-daudenean utzi, nork bere aukeran. 200º-tan dagoen labean sartu 25-30 minutuz.

Bitartean, bainu marian jarri dugun katilu batean, bi zuringoak eta zazpi koilarakada azukre nahasiko ditugu, geratu gabe. Azukrea ongi nahasi denean, ontzia berotik atera eta ordu laurdenez edo joko dugu indarrez, apur bat gorpuztu dadin.

Labekoak atera eta hozten utziko ditugu, baina oraindik epel daudelarik gainetik igurtziko ditugu zuringoekin, San Blas opilen zuritasun berezko hori eduki dezaten. Bedeinkatu eta kito. Opilak kartoizko kutxa batean gorde, edo azpil batean, zapi garbiz estalirik.



Iruzkinak

uuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu

patxi @ 2021-11-30 09:24:36

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?