Osagaiak
Errezeta
Lehenik eta behin bi litro esne bota ditugu kazuelara,gero 3 limoi azal bota ditugu kazuelara eta limoi azalarekin batera kanela txotx bat ere bota diogu. Azukrea pisatu dugu 200 gr eta arroza ere pisatu dugu 200 gr. Bitartean kazuelakoa nahasi. 200 gr arroza bota kazuelara eta 15 minutuz egosten eduki. Ondoren, 200 gr azukre bota kazuelara eta 5 minutuz egosten eduki. denbora pasatzen denean, 5 minutuz hozten eduki. Hozten denean ontzietara pasa.
Nire ustez, azukre gehiegi. Nik kardamomo ale batzuk ere jartzen dizkiot esneari, limoi azala era kanelarekin batera. Ukitu ona ematen dio.
Arantxa @ 2024-08-29 12:43:34