BROKOLI EGOSIA PATATA ETA BARATXURIEKIN

Osagaiak

  • Brokoli eder bat edo bi ertain
  • 4 patata ertain, zurituak
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu eta zuztarra moztuko diogu ondoren brokoliari. Mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, brokoliaren gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.

Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu brokolia eta patatak eltzean. 10-15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore bizia galduko du brokoliak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu brokolia eta patata xamur dauden ala ez.

Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, "dantzan" hasi arte. Olio erre hori brokoli eta patata egosi eta xukatu berrien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.



Iruzkinak

Oraindik ez dut zuen errezetarik egin, baina sortu duzuen orriakdea bikaina dela irudutzen zait zentzu guztietan; kalitate onekoa, euskaraz eta euskara maila bikainarekin. Bejondeizuela! Jarrai bere horretan eta hemendik aurrera jarraituko zaituztet. Ondo izan!

Josebe Azpillaga @ 2016-10-15 12:15:41

Oraindik ez dut zuen errezetarik egin, baina sortu duzuen orriakdea bikaina dela irudutzen zait zentzu guztietan; kalitate onekoa, euskaraz eta euskara maila bikainarekin. Bejondeizuela! Jarrai bere horretan eta hemendik aurrera jarraituko zaituztet. Ondo izan!

Josebe Azpillaga @ 2016-10-15 12:15:51

Oraindik ez dut zuen errezetarik egin, baina sortu duzuen orriakdea bikaina dela irudutzen zait zentzu guztietan; kalitate onekoa, euskaraz eta euskara maila bikainarekin. Bejondeizuela! Jarrai bere horretan eta hemendik aurrera jarraituko zaituztet. Ondo izan!

Josebe Azpillaga @ 2016-10-15 12:16:49

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?