OTARRAINXKA TARTAREA

Osagaiak

  • kg otarrainxka gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak
  • 2 abokat heldu, dadotan moztua
  • Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
  • Perrexila, pikatua
  • Tipulin-belarra, pikatua
  • Pixar bat ziape
  • 2 arrautza gorringo egosi
  • Pixar bat soja saltsa
  • Pixar bat worcestershire saltsa
  • Zorrotada on bat oliba olio birjina
  • Limoi bat, zukutua
  • Koilaratxokada bat maionesa
  • Gatza eta piperbeltz eho berria
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu otarrainxkak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.



Iruzkinak

kg otarrainxa gordinzurituak eta labanez

xabi @ 2016-02-16 15:18:52

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?