PASTA ENTSALADA

Osagaiak

  • Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo "galets", kilo erdia
  • 3 tomate, helduak
  • Piper berde bat, txiki-txiki egina
  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • Gatza

Errezeta


Tomateei azala kendu eta dado txikitan puskatu. Gero piperra eta tipulina gehituko ditugu. Gatza eman eta oliba olio birjina isuriko dugu, zorrotada on bat, beldurrik gabe, oparo. Pasta gehitu gero eta ongi nahasiko dugu. Beharrezkoa balitz, berriz gazitu bukaeran.

Pastarekin egindako honelako entsalada bati osagaiak aldatzen ahal dizkiogu, gure gustuen edo haurren gustuen arabera. Urdaiazpiko egosia dadotan, kontserbako arto ale egosiak, egositako saltxitxa zerrak, maionesa pixka bat, oliba txikituak, kaparrak, arrautza egosi txikitua, ozpin pixka bat¦



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?